Mugaren bi aldeetara dauden lau udalerrik osatzen dute Xareta lurraldea : Zugarramurdi eta Urdazubi Nafarroan, eta Sara eta Ainhoa Lapurdin. Bertan mugak galdu egiten dira mendien, larre berdeen, erreka liluragarrien eta baso hostotsuen artean.

Lurralde honetan sartzean, ingurune magikoak aurkituko dituzu, baita historia eta legendaz betetako arkitektura zainduko herriak ere. Merkatarien, erromesen eta kontrabandisten bide zaharretatik ibiliko zara, Xaretako biztanleek mendez mende izan dituzten harreman historikoen eta estuen lekuko diren bideetatik barrena hain zuzen ere. Kultura eta hizkuntza bera duten lau herri, gaur egun haien eskaintza hobetzeko mugaz gaindiko programak eta proiektu komunak garatzen dituztenak, betiere Europar Batasunaren babespean.
 
Mendialde lasai eta magiko hau ezin hobea da egun bat pasatzeko edo bertan hainbat atseden- eta aisia-egun emateko, eta bertako ondare-espazioak eta turismo-baliabideak bisitatzeko.
Mugaren bi aldeetara dauden lau udalerrik osatzen dute Xareta lurraldea : Zugarramurdi eta Urdazubi Nafarroan, eta Sara eta Ainhoa Lapurdin. Mugei buruzko itunek paperetan haranaren barruko banaketa ezarri nahi izan zuten arren, errealitatean mugak galdu egiten dira mendi, larre berde eta erreka liluragarrien artean, pago, haritz, gaztainondo eta pinuen baso aberatsen artean. Ez da harritzekoa Xaretak ‘haran zuhaiztun’ esanahia izatea.

Lurralde honetan sartzean, ingurune magikoak aurkituko dituzu, baita historia eta legendaz betetako arkitektura zainduko herriak ere. Merkatarien, erromesen eta kontrabandisten bide zaharretatik ibiliko zara, Xaretako biztanleek mendez mende izan dituzten harreman historikoen eta estuen lekuko diren bideetatik barrena hain zuzen ere. Kultura eta hizkuntza bera duten lau herri, gaur egun haien eskaintza hobetzeko mugaz gaindiko programak eta proiektu komunak garatzen dituztenak, betiere Europar Batasunaren babespean.

Mendialde lasai eta magiko hau ezin hobea da egun bat pasatzeko edo bertan hainbat atseden- eta aisia-egun emateko, eta bertako ondare-espazioak eta turismo-baliabideak bisitatzeko.

  • Urdazubiko errota (XVIII)
  • Urdazubi
  • Urdazubiko monasterioa
  • pdf senderos

Xendazaletasuna: "Pottokaren bidea" zaldi urdinaren ibilbide zirkularra.

Haraneko lau herriak oinez lotzeko bide zirkular bat dago. Ibilbidea harrietan margotuta dagoen zaldi urdin txiki batekin markatuta dago, "pottokaren bidea" da, larreetan eta basoetan zehar eramango gaituen bidea. Ez da ibilbide gogorra eta egokia da familientzat edo oso entrenatuta ez dagoen jendearentzat. Zirkulu osoa egiteko 12 ordu baino gehiago behar denez gero, jakin behar da tarterik ospetsuenak, Urdazubiko, Zugarramurdiko eta Sarako leizeak, lotzen dituela. Deskargatu liburuxka, PDF formatuan: Xendazaletasuna: "Pottokaren bidea" zaldi urdinaren ibilbide zirkularra



Xareta tarifa bereziekin ezagutzeko gida-pasaportea

Xareta lurraldea osatzen duten 4 herriek argitaratu dute gida-pasaporte hau, eta dohainik eskura daiteke lurraldeko gune turistiko nagusietan zein turismo-bulegoetan.

Helburua sinplea da: gida-pasaporte hori aurkeztuta, bisitariak tarifa bereziak izango ditu hainbat gune bisitatzeko: Larrungo trena; Sara herriaren eta bertako kanpandorrearen bisita; Sarako, Urdazubiko eta Zugarramurdiko leizeak; Urdazubiko monasterioa eta klaustroa; Zugarramurdiko sorginen museoa; Ainhoako ondarearen etxea...

Gida-pasaportea urte osoan erabil daiteke, uztailean eta abuztuan izan ezik. Soilik banako bisitarientzat da baliagarria. Pasaporte baten bidez, gehienez lau pertsonek baliatu ahal izango dituzte hainbat lekutan proposatutako murrizketak. Pasaportea erabiltzen den bakoitzean zigilua jarriko da gidan.




Descubre También

Euskal mitologia eta sorginak

Akelarreen lurraldea da Xareta. Legendek Zugarramurdiko leizeetan kokatzen dituzte festa horiek, baita Urdazubiko zelaietan edo Larrun mendiaren magalean ere.

Mugarik gabeko lurraldea

Xareta lurraldea osatzen duten lau udalerrietako biztanle askok familia-loturak dituzte elkarren artean; hortaz, bigarren mailako errepide-sarea osatu zuten, mugako postuak kontuan izan gabe…

  • G Gaur
  • A Ainhoa
  • S Sara
  • U Urdax
  • Z Zugarramurdi
  • X Hainbat ekitaldi

Osatu zure bisita...

EUSKAL KULTURA

XARETAKO MUSEOAK

Ezagutu