Ainhoa, herriaren bisita
Frantziako herri ederrenetan bezala sailkatua da. Bastida karrika hori, XIII. mendean eraikia izan zen Konpostelerat joaiten ziren jendeak errezebitzeko.

Karrika eta etxeak

13. mendean, Juan Perez Baztan, lur hauetako jabeak eta elizako buruzagitzaren ordezkaria den Urdazubiko premontretar apezak erabaki zuten Ainhoako bikariotza sortzea. Garai hartan, eskualdean bastida anitz ziren eta hauen ereduan sortu zen. Ainhoa, Compostelako bidean kokaturik, beilariak errezibitzeko, aterpetzeko eta hornitzeko pentsatua izan zen. Karrika nagusia etorbide zabala da eta etxe ederrez inguratua : batzuk zurbeso agerikoekin, 17. mendekoak eta lapurtar estilokoak, beste batzuk aldiz, 18. mendekoak harri pikatu ederrez apainduak.

Latsagia

1958ko irailaren 23an, Ainhoak Napoleon III.a Enperadorearen eta Eugenia Enperatrizaren bisita ukan zuen. Autotik jautsi ziren Alaxorrotaren ondoan -latsagiaren iturriari eman zaion izena- eta haien ibilaldia oinez Dantxariako zubiraino segitu zuten haien jarraitzaileekin, iturriko ura edan ondoren.  

Paisaia-hilerria

16. mendetik aitzina, populazioa emendatzen zenez eta elizek jende gero eta gehiago erakartzen zutenez, galeriak eraiki behar izan ziren eta hilobiak kanpora lekualdatu, elizen ingurura, herria berreraikiz; etxe bakoitzak bere hilarria bere auzokoaren ondoan ukan behar zuen. Orduan da disko itxurako hilarrien ugaritzea gertatu eta Euskal Herrian dira aurkitzen gehienak eta zizelkatuenak. hilarri izena hartu dute, «hil» eta «harri» hitzetatik. Data gutti dute baina beste apaindura motak dituzte: lauburuak, irudi geometrikoak. Hauek eguzkia, lanbideak, sinboloak (landareen edo giristinoen sinboloak…). 

Pilota plaza

Euskal Herrian, pilota plaza, toki publikoa da. Bertan biltzen da jendea eta bertan ere iragaten dira herriko bestak. Pilota, kirol biziki preziatua da, Euskal Herriko biztanleak izigarri lotuak baitzaizkio kirol honek ekartzen dituen baloreei: arima indarra, elkartasuna, leialtasuna. Badira molde desberdinak pilotan aritzeko: esku huska, xistera ttiki edo handiarekin (zumezko saskia), palaz (zurezko erraketa), pasaka (larruzko saskia), xarez (soka malguz txirikordatua den erraketa).

Gure Amaren Eliza

Eraikina eliza bilakatu da 13. mendean, beilariak iritsi ziren unetik aitzina. Hain segur, gaztelu baten edo 12. mende aitzineko gotor-etxe baten gainean eraikia izan zen eta Urdazubiko premontretar fraideek dute eliza eraiki.  Juan Perez de Baztan, Jaureguizar gazteluko eta Ainhoako Jaunak, eliza seguraski hastapenetik Ama Birjinari eskaini zion.  Ez du estilo berezirik, baina Lapurdiko eliza gehienetan atzematen diren berezko zenbait ezaugarri ditu.  

Arantzazuko Ama Birjinaren kapera

Arantzetako Ama Birjinari eskainia zaion Ainhoako kapera Atsulai mendi mazelan eraikia izan zen. Artzain bati, Ama Birjina agertu omen zitzaion arantza sasi batean eta oihuka hasi omen zen: «arantzan zu! »,  horra nondik heldu den kaperaren izena. Ainhoako eta inguruetako herrietako jarraikitzaileak aspaldidanik kaperara igotzen dira, Mendekoste astelehenez.  1886az geroztik, gurutze bide bat bada herria eta kapera lotzen dituen bidean.

Gorritia etxea

Etxe hau ohiko lapurtar estilokoa da eta bere inskripzioa ezaguna da: «Marie de Gorriti, Jean Dolhagaray zenaren amak erosi du Gorritia izeneko etxe hau, Jean Dolhagarayek Ameriketatik igorritako diruari esker. Etxea ezingo da saldu ez eta bahi eman. 1662. urtean egina». Gorritia etxea bezala, askotan euskal etxeek atalburu bat dute eta honek erakusten du etxearen garrantzia euskal kulturan.

Dantxarinea

Ainhoako auzo garrantzitsuena Dantxarinea da. Izen hau «Dantxariarenea» jatorrizko izenetik heldu da eta «dantzariaren etxea» erran nahi du. Joannes de Quirno euskal dantzari gogoangarriaren hilarriak jakinarazi digu erranahia:  «Sepultura Dançariarencoa».

 

  • Casas pintorescas de Ainhoa
  • Vista del pueblo de Ainhoa
  • Iglesia de Ainhoa
INFORMAZIOA

plus beau village de France

AINHOAKO TURISMO BULEGOA

Maison du patrimoine
64250 AINHOA
Tel: (00 33) 5 59 299 399

http://www.ainhoa-tourisme.com/

NOLA IRITSI
Ordutegiak eta prezioak

Visite accompagnée : "Saveurs et découverte"
Partez à la rencontre des charmes culinaires, culturels et historiques du village d'Ainhoa : découvrez l'église bâtie sur une ancienne maison forte, la bastide-rue aux maisons parfaitement alignées, mais aussi le fronton, le lavoir. Et prolongez votre visite avec une dégustation de produits locaux.

Durée : 2 heures.
Tarif : 5 € par personne (2 € pour les - de 12 ans accompagnés).
Visite disponible de juin à septembre, le mardi à 15h (minimum de 3 personnes).


Visite libre :
Un circuit pédagogique composé de panneaux disposés tout le long de la rue principale aborderont différents thèmes et vous présenteront les charmes du bourg.

Toute l’année : visites guidées pour les groupes sur rendez-vous (visite traditionnelle ou avec dégustation de produits du terroir).

IKUSI BEHARREKOA AINHOAN:

XIV. mendeko eliza eta hilerria

XIV. mendeko eliza bere urreztatu erretaularekin, zurezko galeriekin eta bortz maileko ezkiladorrearekin.
Hilerriak, elizaren ondoan kokatuak, XVI. eta XVII. mendeetako disko-formako hilarriak ditu.

Arantzazuko Andredena Mariaren kapera

Atsulai mendi aldean, 390 metrotan, Arantzazuko kapera aurkitzen da bere 26 hil harriekin. Leku hartarik ikusten ahal dira ere : Xaretako lurrak, Larrun mendia, eta itsas bazterra.

Ondarearen Etxea

120 gradoko pantaila panoramikoan proiektatzen den 20 minutuko ikus-entzunezkoa, Ainhoaren eta Xareta lurraldearen iraganaren berri ematen digu, hasi jatorri geologikoetatik eta gaur egunera arte.

Etxe hortan informazio zehatza aurkitu ahal izango duzu.

  • G Gaur
  • A Ainhoa
  • S Sara
  • U Urdax
  • Z Zugarramurdi
  • X Hainbat ekitaldi

Osatu zure bisita...

EUSKAL KULTURA

XARETAKO MUSEOAK

Ezagutu