Herriak erakargarritasun ugari du, eta horien artean daude monasterioa eta klaustroa, errota, Ikaburu leizeak eta aire zabalean bizitzaz eta aisialdiaz gozatzeko paisaia ikaragarria.

Urdazubi pribilegiozko ingurune batean kokatzen da, Nafarroako erresumaren atean, Urdazubi hiria inguruko mendi eta basoetarako osagarri ezin hobea da; bertako lekuen eta jendearen topagune egokia da, historiak, naturak, tradizioak, gastronomiak eta kirolak bat egiten duten herria.

Herria Frantziarekiko mugan dago, Dantxarineko pasabidean, eta Otsondo mendateak bereizten du Baztan haranaz. Herria Ugarana ibaiaren sakongunean kokatuta dago, eta Erdi Aroko hainbat harrizko zubik lotzen dituzte ibaiaren bi aldeak.

Hiria XV. mendean sortu zen, San Salbador monasterioaren mende; 1774. urtean bereizi zen monasterioaz eta libre deklaratu. Urdazubiko hiriaren erakarpen handienetako bat bertako eraikuntzetan nagusi den estilo arkitektonikoa da, bikaintasuna eta izaera tradizionala harmoniaz uztartzen dituena.

Hiriko kaleetan indianoek eraikitako etxe armarridunak nabarmentzen dira. Indianoak izan ziren XVIII. eta XIX. mendeetan bertatik Amerikara immigratu, eta aberats itzuli ziren herritarrak, bertan etxe handiosak eta galantak eraiki zituztenak.

Urdazubin dugu, halaber Pedro Aguerre «Axular» idazlearen jaiotetxea. Axular XVII. mendean bizi zen euskal idazle nagusietako bat da, «Gero» euskal literaturako obra handiaren egilea.

Hiriaren erakargarritasun handien artean daude IX. mendeko San Salbador monasterioa, XVIII. mendearen hasieran eraikitako errota, Ikaburu haitzulo bikainak, arte-erakusketa eta landa- eta kultura-turismoaren berme osoa, kalitateko turismoaren berme osoa.

Herritarrak hirigunearen eta zazpi baserri-auzoen artean banatzen dira: Alkerdi, Landibar, Leorlas, Tejeria, Hiribere, Larrainta eta Dantxarineko merkataritzagune ezaguna.

Herriko interes turistikoko guneak bisitatzea denboran bidaia egitea da, Historiaurretik Nafarroa garaikidera, Erdi Arotik pasata


  • Gruta histórica Ikaburu (Urdax)
  • Gruta histórica Ikaburu (Urdax)
  • Gruta histórica Ikaburu (Urdax)
  • Cercanías de la cueva de Urdax, Ikaburu
  • Erakusketa: Urdazubiko monasterioa
  • Urdazubiko errota (XVIII)
  • Urdazubiko monasterioa
  • Urdazubi
  • Urdazubi
  • Urdazubiko monasterioa
  • Urdazubiko monasterioko erakusketa
  • Urdazubiko monasterioko erakusketa
  • Errota
  • Liburutegia
  • Errota
INFORMAZIOA

 Turismo Bulegoa
  Plaza de San Salvador, s/n.
  + 34 948 599070
  turismo@urdax.es

Urdazubiko kobak
Barrio Leorlas
31.711 Urdazubi 
Telefonoa: +34 948 599 241
Web.: cuevasurdax.com 

Monasterioa – Errota – Erakusketa
San Salvador kalea z/g
31711 Urdazubi-Urdax
Telefonoa: +34 958 599031
www.otxondo-urdax.com


NOLA IRITSI
ZER EGIN URDAZUBIN:

Urdazubiko Ikaburu leize historikoa bisitatzea: duela 14.000 urte sortu zen haitzuloa, Urtxuma ibaiaren etengabeko higadurari esker. Haitzuloaren galerietan barrena bisita gidatua egiteak estalaktiten eta estalagmiten mundu magikora eramango zaitu. Informazio gehiagorako >
Herriaren hirigunean monasterioa dago. Klaustroan euskal arte garaikideko erakusketa bat dago, eta lehen solairuan monasterio zaharrari eskainitako museoa, monasterioak ingurune horretan antzina izan zuen garrantzia ikusteko. Leku bakoitza bereizita bisita daiteke, baina badago guztia bisitatzeko txartel bateratua. Informazio gehiagorako
Errota: bisita gidatuak egiten dira Informazio gehiagorako: www.otxondo-urdax.com //  +34 948 599 031.


DANTXARINEA:
Inguruko merkataritzagunea. Egunero bertaratzen dira Ipar Euskal Herri osoko eta Landetako bezeroak, baita Bordele (Bordeaux) eta Tolosa (Toulouse) inguruetako bezeroak ere. Gaur egun, bi salgune handiren eraikuntzarekin, hedatzen ari da merkataritzagunea.
Produktu-aukera handia preziorik onenean eskaintzen dugu. Askotariko produktuak aurkituko dituzu: elikagaiak, tabakoa, moda, hornitegiak, ardoak, likoreak, bazarra... http://www.urdax-dantxarinea.com/


DONEJAKUE BIDEA
Urdazubi garrantzi handiko gunea da Baiona eta Iruñea lotzen dituen Baztango Donejakue Bidean. Bideak Urdazubitik Amaiurrera jotzen du, Otsondo mendatean barrena. Desnibela ez da oso handia, baina lehen aldaketa hori handia izan daiteke oso ohituta ez dauden erromes askorentzat. Ibilbidea 9 kilometro ingurukoa da, eta, Belateko igoerari ekin aurretik, Baztanen barrena zuzenduko den hurrengo etaparako ateak zabaltzen ditu. Urdazubin dago antzinako erromesen ospitalea eta gaur egun aterpea.


FAUNA INTERPRETATZEKO ZENTROA: fauna interpretatzeko zentroa hirigunean bertan dago, kultura-etxearen ondoan, eta, bertan, hainbat animalia-espezie ikus daiteke, baita hainbat hegaztiren hegaldi-demostrazioa ere.


KULTURA ETXEA:  Urdazubiko Kultura Etxea herriko plazan bertan dago, antzinako errementerian. Eraikin horren beheko solairuan Turismo Bulegoa dago, eta lehen solairuan bilerak, erakusketak eta ekitaldiak egiteko gela handi bat dago, behar bezala hornitua eta girotua.

 

 

BIDEOA: Urdazubi 

  • G Gaur
  • A Ainhoa
  • S Sara
  • U Urdax
  • Z Zugarramurdi
  • X Hainbat ekitaldi

Osatu zure bisita...

EUSKAL KULTURA

XARETAKO MUSEOAK

Ezagutu